Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko tailerra

Teknopolitikaren ardatzak, begiradak eta lanketak lantzeko helburuarekin hasi zen ekainaren 4an Torrekuan (Orereta) egindako Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak tailerra, apirilean eginiko jardunaldiaren jarraipen gisa. Atal teorikoan, Guiomar Roviraren ardatz analitikotik abiatuta (zentralizatua/deszentralizatua eta determinista/askatzailea), hainbat begirada teoriko jorratu zituzten: Yuk Huiren kosmoteknia, Yasnaya Elena Aguilar Gilen tequiologia, Sadie Plant eta Helen Hesterren ziberfeminismoa/teknofeminismoa, McKenzie … Continued

Nola aurre egin teknofaxismoari

2026ko apirilaren 18an argitaratu zuen Alex Karpek, Palantirreko sortzaile eta zuzendariak “22 tesiak” izenez ezagutzen den manifestua. Manifestu hori, “The Technological Republic” liburuaren sintesi bat besterik ez da. Bertan baina, Estatuaren eta defentsa-softwarearen enpresen arteko integrazio erabatekoa proposatzen du. Argudiatzen du Silicon Valleyk zor moral bat duela bere gorakada ahalbidetu zuen herrialdearekin, eta bere ingeniari-eliteak … Continued

Desiraren arkitektura digitala

Sare sozialak, streaming plataformak edo mezularitza aplikazioak komunikatzeko, informatzeko eta entretenitzeko erabiltzen ditugu. Hala ere, gero eta argiago ikusten da ez direla kanal neutroak. Gure arreta, ohiturak eta desioak antolatzeko diseinatutako sistemak ere badira.

Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak

Nola berreraiki botere publikoa plataforma digitalen nagusitasunaren aurrean? Nola hautsi teknologia-konpainia handiekiko mendekotasun-kateak? Nola eraman praktikara gure erakundeetan burujabetza teknologikoaren agenda teknopolitikoa? Galdera hauek eta beste batzuk izango dira ardatz apirilaren 21ean Bilbon egingo den jardunaldian, teknopolitikaren eta burujabetza digitalaren inguruko bi ikuspegi kritiko elkarrekin jartzeko aukera eskainiko duena. Paolo Gerbaudok eta Cecilia Rikapek Recuperar … Continued

Segurtasuna, ez pribatutasuna

Pasa den azaroan Marta G. Franco eta Leire Lisonekin egungo sare sozialen inguruan hausnartu genuen Torrekua Errenteriako espazio komunitarioan. “Zer geratzen da sozialetik sare sozialetan?” izena zuen hitzaldiak. Han izandako elkarrizketatik abiatuta, Marta G. Francok artikulu interesgarria idatzi zuen Redesnuestras.net proiektuan. Pribatutasunaren diskurtsoaren mugetatik harago joaten da. Segurtasun digitalari buruzko ikuspegi kolektibo, feministago eta eraginkorragoa … Continued

Automatizazioaren arazoari bide berrietatik erantzuten

Azken urteetako arlo digitalari egin zaizkion begirada interesgarrienak egin ditu McKenzie Warkek. Aspaldi, beste bizitza batean, esan ahalko litzateke idatzi zuela “A Hacker Manifesto”. Denbora pasa da hartatik eta azken urteetan beste lanketa interesgarrietan begirada jarri du Warkek, adibidez Danele Sarriugartek itzulitako “Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza”, Katrakraken argitaratutako liburua. Bada, baina, bere teoria … Continued

Gardentasunaren kodeak

Sektore publikoak urtero milioika euro gastatzen ditu software berria garatzen, baina askotan tresna horiek gardentasun eta kontrol demokratikorik gabe sortzen dira. XXI. mendeko herrialde demokratikoen azpiegitura kritikoak dira administrazio publikoek eskaintzen eta erabiltzen dituzten zerbitzu digitalak, eta horregatik ezinbestekoa da herritarrek tresna horien funtzionamendua ezagutzea eta kontrolatzea. «DIRU PUBLIKOA, KODE PUBLIKOA» MUGIMENDUA 2017ko irailaren 13an, … Continued

Sareetako fenomeno sozialak

Sare digitalen ondorioz, fenomeno sozial berriak sortzen eta hedatzen ari dira. Batzuk marjinalak badira ere, beste askok azkar egiten dute aurrera. Eguneroko bizitza eta sareetako dinamika elkar elikatzen ari dira etengabe, eta horrek eragin zuzena du gazteen bizimoduan. Fenomeno guztiak jarraitzea ezinezkoa den arren, batzuk ezagutaraztea garrantzitsua da. EMOJI HIZKUNTZAK ETA LENGOAIAN ALDAKETAK Emojiek funtzio … Continued

Algoritmoak bizi gaitu

“Algoritmo” hitzak zuen zentzu ia soilik teknikoa galdu du eta hitz polisemiko bilakatu da. Askorentzat, “algoritmoa”, generikoan, gaitz guztien sorburua da edo “algoritmoek” kontrolatzen gaituzte. Beste batzuentzat, bizitza errazten digu “algoritmoak”, eta gauzak errazago bilatu edo egiteko aukerak ematen dizkigu. Baina, zergatik hartu du hitz horrek hainbesteko garrantzia gure bizitzetan? Bada, algoritmoek gure bizitza markatzen … Continued