Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak

Nola berreraiki botere publikoa plataforma digitalen nagusitasunaren aurrean? Nola hautsi teknologia-konpainia handiekiko mendekotasun-kateak? Nola eraman praktikara gure erakundeetan burujabetza teknologikoaren agenda teknopolitikoa?

Galdera hauek eta beste batzuk izango dira ardatz apirilaren 21ean Bilbon egingo den jardunaldian, teknopolitikaren eta burujabetza digitalaren inguruko bi ikuspegi kritiko elkarrekin jartzeko aukera eskainiko duena.

Paolo Gerbaudok eta Cecilia Rikapek Recuperar la SoberanĂ­a Digital – Una hoja de ruta para construir un ecosistema* digital liburuan parte hartu dute. Arlo publikoa eta herritarren arteko harreman berria birpentsatzeko proposatzen dute sareko azpiegituren eta datuen kontrolaren aurrean. Zergatik sortzen diren mendekotasun digitalak eta zertan oinarritzen den teknologiako oligopolioen boterea aztertuko dute.

Herri mugimendu eta erakundeetan burujabetza teknologikoa landu eta estrategia teknopolitikoak pentsatzeko baliagarria izango den jardunaldi batean.

EKITALDIA

Data: Apirilak 21

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Boltsa eraikina Pilota kalea 10

EGITARAUA

18:00 Sarrera (Euskal Herria Digitala)

18:15 Paolo Gerbaudo (Soberania garai digitaletan)

18:45 Cecilia Rikap (Dependentzia digitala)

19:15 Mahaingurua

19:45 Galderak

20:00 Itxiera