Urriaren 15ean «Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean» jardunaldia
Azken hamarkadetan bizkortu egin dira sistema kapitalistaren egiturazko zenbait fenomeno, finantza-globalizazioa, lanaren prekarizazioa, demokraziaren pribatizazioa, berotze globala… Testuinguru horretan gainera, jauzi kualitatibo bat gertatu da garapen teknologikoan.
Bilakaera hori soilik elite finantzarioaren alde egon ordez, jendartearen zerbitzura jar dadin, IPES, OLATUKOOP, TEKS, IPAR-HEGOA, MANU ROBLES ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioetan iruditzen zaigu digitalizazioaren egungo estadioaren inguruko eztabaida publiko serio bat hasteko unea dela.
Garapen teknologiko honek demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eraginari buruz hausnartzeko, urriaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Errenteriako Lekuona aretoan Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean antolatu dugu.
Jardunaldiari hasiera emateko, Euskal Herria digitala manifestua aurkeztuko dute, Gorka Julio (Talaios Koop) eta Idoia Zengotitabengoa (Iratzar Fundazioa) sustatzaile guztion izenean.
Ondoren, Ekaitz Cancelak (Ikertzailea eta saiogilea) “Salidas políticas al capitalismo digital” ri buruzko hitzartzea eskainiko du, jarraianCecilia Bayok (Grupo de madres y padres aliados con Xnet para la democratización digital de las escuelas)“Privacidad de datos y digitalización democrática de los centros educativos: El plan piloto de Xnet como iniciativa de la sociedad civil organizada” eta bukatzekoJaione Martinezek (Skura kooperatiba bazkidea langilea eta Teks elkarteko kidea “Teks elkartearen aurkezpena: Teknologia libreak. Sortu, sustatu eta saretu”.
Jarraian, demokrazia digitala, hezkuntzaren digitalizazioa, humanitate digitalei lana eta robotizazioari buruz hausnartzeko, lan taldeak osatuko dira.
Oharra: Jardunaldian parte hartzeko izen ematea eskatzen dugu, horretarako formularioa bete egin behar da.